argia.eus
INPRIMATU
NBEko Batzar Orokorrak erregimen frankista gaitzetsi zuen erresoluzio baten bidez

NBEko Batzar Orokorrak erregimen frankista gaitzetsi zuen erresoluzio baten bidez. II. Mundu Gerraren ostean, Europako nazi eta faxisten paradisu eta gordeleku zela salatu zuen, besteren artean, Otto Skorzenyrena. “Europako gizonik arriskutsuena” izendatuak urrezko jubilazioa bizi izan zuen Espainian. Frankismoari ezarri zioten bakartzeak, ordea, ez zuen asko iraun. Guda Hotza hastearekin batera, Franco aliatu estrategiko bilakatu zen AEBentzat, komunismoaren aurkako gudan. 1950eko azaroan beste erresoluzio bat onartu zuen NBEk: aurrekoa indarrik gabe utziz.