argia.eus
INPRIMATU
Ihesean zihoan nazien hegazkin bat Kontxako hondartzan lurreratu zen, Donostian

Nazien hegazkin bat Kontxako hondartzan lurreratu zen, Donostian. II. Mundu Gerra bukatzear zen, Hitlerrek bere buruaz beste egina zuen eta sobietarrek Berlin hartua zuten. Hegazkinean Léon Degrelle ofizial nazi belgikarra zihoan ihesean, beste bi piloturekin batera. Francoren Espainiara heltzea zuen helburu, eta erregai faltagatik Donostian lurreratu ziren. Aliatuek heriotzara in absentia kondenatu arren, Espainian babes hartu eta Malagan hil zen Degrelle 87 urterekin. Harekin zihoan pilotuetako bat Errenterian kokatu omen zen urte batzuez.

Hegazkin nazi bat Kontxako uretan (Xalba Ramirez, Irutxuloko Hitza, 2022ko martxoak 4).