Naziek Zuberoan sarekada egin zuten, Ospitalepeko herritarren aurka. Frantzia naziengandik askatzea gertu zegoen, eta makiek alemaniarren aurkako ekintza eta sabotaje andana burutu zuten Zuberoan. Ordainetan, 500 soldadu nazik Ospitalepeko hainbat etxe arpilatu, erre, eta makiak laguntzeaz susmagarri zen oro atxilotu zuten. Hemeretzi izan ziren atxilotuak, eta bederatzi deportatu eta zortzi hil zituzten. Deportatuetako batzuk ere hil egin ziren kontzentrazio esparruetan.
Miel A. Elustondoren elkarrizketa Robert Elissondorekin: “Ospitalepeko eta Sohütako makiaren kideak heroi izendatu behar ziren” (ARGIA, 2020ko abuztuak 2).