argia.eus
INPRIMATU
Naziek zortzi ikasle eta irakasle bat hil zituzten Pragan, Txekoslovakian

Naziek Pragako Unibertsitatean atxilotutako zortzi ikasle eta irakasle bat hil zituzten, Txekoslovakian. Bi aste lehenago naziek Jan Opletal ikaskidea hiltzea salatzeko, okupazioaren aurkako manifestazioak egin zituzten. Alemaniarrek, orduan, unibertsitateko egoitzetan sartu eta milaka ikasle atxilotu eta kontzentrazio esparrutara deportatu zituzten. Txekiako unibertsitateak itxi zituzten. Horregatik, gaurko egunez Ikasleen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Kafkadesk, On this Day, in 1989: a student protest in Prague sparked the Velvet Revolution (Kafkadesk, 2020ko azaroak 17).