argia.eus
INPRIMATU
Naziek Greziako Kalavrita herrian sarraskia egin zuten

Naziek Greziako Kalavrita herrian sarraskia egin zuten. Gizonezko guztiak mendira eraman eta tirokatu egin zituzten. Hamahiru gizonek soilik lortu zuten bizirik irtetea. Bitartean, emakume eta haurrak eskolan giltzapetu eta su eman zioten eraikinari. Atea puskatu eta irtetea lortu zuten.