Naziek 17 urteko ikasle antifaxista bat exekutatu zuten Berlinen, Helmuth Hübener. Alderdi naziko pertsona batek salatu zuen, eta bere lanean esku orri batzuk frantsesera itzultzen eta guda presoen artean banatzeko lanean ari zela atxilotu zuten Hanburgon. Alemaniarrei nazien aurkako erresistentziara deituz eta ezkutuan BBCren alemanezko emisioen bidez jasotako informazioa zabaltzen zuten. Epaiketan konspirazioa, traizioa eta etsaiari laguntzea egotzita, heriotza zigorra ezarri zioten, Alemania naziak halako zigorra ezarri zion pertsona gazteena izan zen.
Ulrich Sander, Jugendwiderstand im Krieg. Die Helmuth-Hübener-Gruppe.