argia.eus
INPRIMATU
Faxistak ez ziren pasa Londresen, 5.000 poliziak babestuta joan arren

National Front-eko 500 bat neonazi saiatu ziren Londresko Lewisham langile-auzoan martxa bat egiten, 5.000 poliziak babestuta. Beraiei aurre egiteko prest zeuden milaka pertsonak bidea moztu zieten ordea. Faxistak mugimendu indartsu bat sortzen ahalegintzen ari ziren. Lewisham-go bataila gisa oroitzen da gertaera.

Istilu handiak izan ziren, 214 atxilotu eta 100 zauritutik goarekin, baina azkenean, faxistak ez ziren pasa eta muturreko handia jaso zuten.