argia.eus
INPRIMATU
Nafarroaren aldeko borrokalariak bakarrik geratu ziren Hondarribian, espainiarrek hiria setiatua zutela

Nafarroaren aldeko borrokalariak bakarrik geratu ziren Hondarribian, espainiarrek hiria setiatua zutela. Carlos Espainiako I.a eta Alemaniako V.a Iruñeko katedralean koroatu ostean, nafar legitimistei bere aurrean makurtu eta barkatuak izateko aukera eman zien, heriotza zigorra kommutatu baina beren ondasunen konfiskazioa mantenduta. Nafar askok uko egin zioten, eta tropa espainiarrek setiatutako Hondarribian itxi ziren frantses aliatuekin. Frantsesek errendizioa onartu zuten, nafarrek ez ordea. Geratu ziren nafarrek apirilaren 29ra arte eutsi zioten erresistentziari, Nafarroako bandera jarrita, eta orduan, zin egin zieten barkamenaren truke utzi zuten hiria. Barkamena, ordea, iruzurra zen, eta amnistia itxurako deserriratzea izan zen.

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).