Nafarroako Pedro Mariskala entregatu zen Erronkarin, bere 18 kapitainekin batera, Nafarroako erreinua berreskuratzeko altxaldian. Villalba koronel espainiarrarekin tratua egin zuten, Mariskala entregatzen bazen, gainerako soldadu nafarrak aske utzi behar zituztela. Simancasen izan zuten preso, 1522an ziegan hilda aurkitu zuten arte. Pedro Mariskala zen esperientzia eta balio handiena zuen militarra nafar legitimisten artean, eta bere atzematearekin erresuma berreskuratzeko aukerak apaldu egin ziren.
Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).