argia.eus
INPRIMATU
14 urteko Maravillas Lamberto hil zuten frankistek Nafarroako Larragan

Nafarroako Larraga herrian Maravillas Lamberto 14 urteko gaztea hil zuten frankistek. Hainbatetan bortxatu eta bere aitarekin batera hil zuten. 1936ko gerra hasi berritan, Guardia Zibila haien etxera joan zen UGTko militantea zen aita atxilotzera. Maravillasek aita lagundu nahi izan zuen, eta haiekin eraman zuten. Gorpua zakurretara bota zuten.

Irakurri Maravillasen ahizpa Josefina Lambertori ARGIAn eginiko elkarrizketa.