argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuak euskara zonifikatzeko lege baztertzailea aurkeztu zuen publikoki

Nafarroako Gobernuak euskara zonifikatzeko lege baztertzailea aurkeztu zuen publikoki. PSNko Gabriel Urralburu zen presidentea eta azkenean hurrengo urteko abenduan onartuko zuten Nafarroako Legebiltzarrean.

Hiru zonaldetan banatu zen Nafarroa: euskalduna, mistoa eta ez-euskalduna; herritarrei hizkuntza eskubideak bizi diren lekuaren arabera aitortuz edo urratuz.

Ordutik, Nafarroako leku askotan, ez da eskola publikotan euskarazko eskaintzarik eta lanpostu publikoak eskuratzeko orduan puntu gehiago ematen dituzte atzerriko hizkuntzek, hala nola alemanak, batere ematen ez duen euskararen aldean.

El euskera en Nafarroa, relegado a solas las zonas vascoparlantes (Egin, 1985ko urriak 26).