argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako gaztelu eta harresiak suntsitzen hasi zen Gaztelako armada

Nafarroako gaztelu eta harresiak suntsitzen hasi zen armada gaztelarra. Lehenak izan ziren: Zangotza, Rocaforte, Tutera, Korella, Tafalla, Olite, Faltzes, Azagra, Peralta, Mendigorria, Lerin edo Zentronikokoa. Nafarroako erresumaren alde aritutakoen dorre eta gazteluak ere suntsitu zituzten. Honenbestez, mendeetan Nafarroa babestu zuten eta erdi aroko paisaian autoritatearen sinbolo ziren gazteluak desagerrarazi zituzten.

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta).