argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Erresuma berreskuratzeko bigarren saiakera hasi zuten gaztelarren aurka nafar legitimistek

Nafarroako Erresuma berreskuratzeko bigarren saiakera hasi zuten gaztelarren aurka nafar legitimistek. Frantziako erregeak animatuta, Nafarroa eta Biarnoko ia 5.000 soldadu batu ziren, Nafarroako erregeak eta Pedro mariskalak gidatutako bi taldetan. Berria zabaltzean, hainbat herritan altxamenduak izan ziren, handienak Erriberri eta Zangozan. Hasierako arrakasta, ordea, berehala bukatu zen. Denborale baten ondorioz, Pedro mariskalaren tropek arazoak izan zituzten mendian zehar, eta tropa gaztelarrek erregearen taldea Donibane Garazin blokeatu zuten.

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta)