argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako armadak Iruñea inguratu eta murruei eraso egin zien, lurraldea konkistatzen ari ziren gaztelarrak hiritik kanporatzeko asmoz

Nafarroako armadak Iruñea inguratu eta murruei eraso egin zien, lurraldea konkistatzen ari ziren gaztelarrak hiritik kanporatzeko asmoz. Tejeriako atea zegoen ingurutik eraso zuten, aski ezagunak zituzten murruen puntu ahulenak bilatuz. Gaztelarren buru zen Albako dukea mesfidati zen hiriko nafarrekin, ez ote zuten barnetik ere erasoko. Aliatu frantziarrekin batera, nafarrek kanoikadak abiatu eta berehala, murruetan arrakala bat zabaltzea lortu zuten, baina ez zuten sartzeko aukerarik izan, gaztelarrek suzko armaz eraso baitzieten, atzera egitera behartuz.

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta).