Nafarroako 24 alkatek intsumisioa iragarri zuten, publikoki adierazita Nafarroako Gobernuaren Ikurren Legea eta Euskararen Foru Dekretua ez zituztela beteko. Ordezkatzen zituzten herrietako udaletxeetan ikurrina jarri zuten, Nafarroako banderarekin batera. Unionismoak bultzatuta, Ikurren Legeak udaletxeetan ikurrina jartzea eragozten zuen, eta Euskararen Foru Dekretuak euskararen erabilera arautu nahi zuen Administrazioan.
Garbiñe Ordiozola, Nafarroako banderaren ondoan ikurrina iraunkorki jartzea erabaki dute 24 alkatek (Euskaldunon Egunkaria, 2003ko urtarrilak 19).