Nafarroako 13 kide kanporatu zituen alderditik EAJren batzar exekutiboak. EAJk Koalizio Popularrarekin akordioa egin zuen Nafarroan, zentro-eskuineko gobernu bat eratzeko. Alderdiko nafarrek, ordea, erabakiarekin ados ez, eta besterik bozkatu zuten alderdiko hiru parlamentariek inbestidura saioan PSNko Gabriel Urralburu lehendakaritzara iristea ahalbidetuz. Haiek eta Nafarroa Buru Batzarreko hamar kide kanporatu zituzten. Honek EAJren baitan zatiketa handia eragin zuen eta EAren sorrerarako arrazoietako bat izan zen.
El PaĆs (1984ko maiatzak 20).