argia.eus
INPRIMATU
Aragoiko Erregeak agindu zuen Nafarroako errege legitimoekiko leial ziren nafartarren jabetzak konfiskatzeko

Nafarroa konkistatzeko kanpainan Fernando II.a Aragoiko Erregeak oraindik Katalina I. erreginarekiko eta Joanes III. erregearekiko leial izaten jarraitzen zuten nafartarren jabetzak konfiskatzeko agindu zuen. Jabetza horiek Nafarroaren konkistan koroaren inbaditzaileei leialki zerbitzatu zietenei eman ohi zitzaizkien, eta Albako dukea izan zen horietako bat, Nafarroaren konkistan Fernando II.aren armada gidatu zuena. Orduz geroztik, bere ondorengoek Nafarroaren konkistan lapurtutako lursailak dituzte Euskal Herrian, baita Espainiako Estatuko beste herri askotan ere.