Nafarroa konkistatu zuen Aragoiko eta Gaztelako errege Fernando hil zen –batzuentzat Fernando “faltsarioa”, besteentzat Fernando “katolikoa”–. Nafarroako erresuma konkistatzeko beaumondarrak eta nafarren aurka egiteko prest zen edonor finantzatu zuen. Legalitatea nahieran bihurritu zuen bere helburuak lortzeko, Aita Santua presionatu zuen, akusazio faltsuekin Nafarroako erregeak eskumikatu eta Nafarroaren konkista justifikatzeko. Amerikako konkistan ere jatorrizko herrien sarraskia abiatu zuen.
Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525). (Txalaparta)