argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa Espainiaren parte izateari uzteaz mintzo zen liburuxka bat azaldu zen, Gerra Karlista betean

Nafarroa Espainiaren parte izateari uzteaz mintzo zen liburuxka bat azaldu zen, Gerra Karlista betean. El aldeano navarro sinadurapean zabaldutako ¡Viva Navarra! izenburua zuen liburuxka Yanguas izeneko batena omen zen. Garaiz pasata dagoen zerbait bezala mintzo zen karlismoaz, nahiz eta ez duen haien porrota nahi. Gaztela eta bere armada erasotzen ditu testuan, eta Nafarroa Frantziarekin batzeaz ere mintzo da.

Jose Mari Esparza Zabalegi, Vasconavarros: guía de su identidad, lengua y territorialidad (Txalaparta).