argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa Beherea inbaditu zuen Gaztelako armadak

Nafarroa Beherea inbaditu zuen Gaztelako armadak. Nafarroa Garaia ia osorik menderatuta, bereziki krudelak izan ziren Behe Nafarroan. Bidean topatu zituzten herrixkak eraso zituzten: Orreaga erre eta monasterioa suntsitu zuten, Ainhize-Monjolose, Garriz eta Huarte erre zituzten, eta inguru guztian emakumeak bortxatu eta etxeak arpilatu. Bernardo de Mesa apezpiku espainiarrak hitzez hitz esan zuen nahi adina suntsitu eta arpilatzeko baimena zutela, nafarrak heretikoak zirela. Nafarroa Beherearen defentsan ordura arte etsai izandako agaramondarrak eta Lükützeko jaun beaumondarra egon ziren.

Joseba Asiron eta Martin Altzueta, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (1512-1525) (Txalaparta).