argia.eus
INPRIMATU
Nadia Anjuman 25 urteko idazle afganistandarra hil zuen bere senarrak

Nadia Anjuman 25 urteko idazle afganistandarra hil zuen bere senarrak. Emakumeek idaztea eta irakurtzea debekatuta zuten herrialdean, Anjuman beste hainbat emakumerekin biltzen zen jostun eskolan, literatura ikasteko. Gol-e dudi liburuan Afganistanen emakumeek jasaten zuten errepresioa kontatu zuen.