Myrna Mack antropologo guatemalarra hil zuten, lantokitik etxera zihoala. 27 aizto kolpe eman zizkioten. Emakume horrek demostratua zuen milaka indigena beren etxeetatik beste herrietara mugiarazteko operazioa Guatemalako Gobernuak eta armadak subertsioaren kontrako plan baten barruan burutu zutela.
Lapurrek egindako ekintza zela argudiatu zuen gobernuak, baina José Manuel Mérida Escobar poliziak bere kabuz ikertu eta militarren ezegitekoa izan zela erakutsi zuen. Laster akabatu zuten Mérida polizia ere, baina ikerketaren ondorioz Noel Beteta Álvarez jeneralari 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
Pello Zubiria, Rios Montt berpiztu dute Guatemalan, Lazaro bezala (ARGIA, 2003ko urriak 5)