argia.eus
INPRIMATU
Muturreko bero-boladak Euskal Herria jo zuen

Muturreko bero-boladak Euskal Herria jo zuen. Abuztuaren 14ra arte iraun zuen, eta herri batzuetan tenperaturak ez ziren 35 gradutik jaitsi. Uztailaz geroztik Europa mendebaldea bete-betean harrapatu zuen Afrikatik zetorren aire bero ufadak, bereziki Frantzia. Alemanian, Erresuma Batuan, Espainian, Frantzian eta Italian 30.000tik gora pertsona hil ziren beroaren ondorioz. Euskal Herrian hildakoen daturik ez dago.