argia.eus
INPRIMATU
Murtziako Eskualdeko Biltzarrak su hartu zuen 2.000 langileren protesta batekin hasitako istiluetan

Murtziako Eskualdeko Biltzarrak su hartu zuen 2.000 langileren protesta batekin hasitako istiluetan. Enpresen itxiera eta lanpostu askoren galera zela eta, haserrea nabarmena zen langileen artean, eta Biltzarraren inguruan batu ziren. Polizia gogor oldartu zen, istiluak eraginez. Molotov koktel baten eraginez lehen solairua erre zen.