argia.eus
INPRIMATU
Munduko Pilota Txapelketako finala eten zuten Zuzen Ekintza Taldeko lau kidek, Iruñeko Labrit pilotalekuan

Munduko Pilota Txapelketako finala eten zuten Zuzen Ekintza Taldeko lau kidek, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Asmoa haietako bik, pilotariz jantzita, hiru tanto jokatzea zen. Kantxa zapaltzerako, ordea, Poliziak atzeman zituen, eta beste bi kideek gorputzari itsatsita zituzten pintura-poltsak askatu eta frontoia zikindu zuten. Ekintzaren xedea euskal selekzioaren tokia aldarrikatzea zen.

Edurne Elizondo, Aldarrikapena Labritera iritsi zen berriz (Euskaldunon Egunkaria).