argia.eus
INPRIMATU
Munduko Klimaren Konferentzia bildu zen lehen aldiz, Genevan

Munduko Klimaren Konferentzia bildu zen lehen aldiz, Genevan. Munduko Meteorologia Erakundeak antolatu zuen, klima aldaketa eta beroketa globala ardatz hartuta. Hilaren 23ra bitartean, munduko diziplina anitzetako zientzialariek hartu zuten parte bertan, lau lantaldetan banatuta: informazio klimatikoaren azterketa, klima-gaien identifikazioa, inpaktu ikerketa integratuak eta klimaren aldakuntzen ikerketa. Bertatik hainbat erakunde eta programa eratorri ziren, hala nola NBEren Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldea.

Wikipedia – World Climate Conference