argia.eus
INPRIMATU
Munduko desastre industrialik okerrenetako bat gertatu zen, Mexikoko San Juanico herriko PEMEX petrolio biltegietan leherketak izan zirenean

Munduko desastre industrialik okerrenetako bat gertatu zen, Mexikoko San Juanico herriko PEMEX petrolio biltegietan leherketak izan zirenean. 500 hildako eta 5.000 zauritu izan ziren erreduraz; 60.000 pertsona gehiago herritik kanpora eraman behar izan zituzten. Gerora frogatu zen plantaren segurtasun neurriak ez zirela inondik ere egokiak.