argia.eus
INPRIMATU
Mumia Abu-Jamal kazetaria atxilotu zuten

Mumia Abu-Jamal kazetaria atxilotu zuten. Pantera Beltzen Alderdiko kide izandakoa, Kazetari Beltzen Elkarteko lehendakaria zen. Polizia bat tirokatzea leporatuta heriotza zigorra ezarri zioten, berak errugabea zela defendatu arren. 29 urte egin zituen heriotzaren korridorean, harik eta 2011n bizi osoko kartzelaldiagatik aldatu zioten arte. Poliziaren gehiegikerien aurkako ekintzaile ezaguna, epaiketan bere eskubideak urratu zituzten. Gaurko egunez atxilotu zutenetik 43 urte daramatza espetxean.