argia.eus
INPRIMATU
Muhammad Ali boxeolari estatubatuarrak uko egin zion Vietnamera gerrara joateari

Muhammad Ali boxeolari estatubatuarrak uko egin zion Vietnamgo gerrara joateari. AEBen alde ez zuela “Vietnamgo anai-arreben aurka” egingo adierazi zuen prentsaurrean, haiek ez zutela sekula beltza izateagatik iraindu. Izugarrizko harrabotsa eragin zuen, boxeoan bere kategorian txapeldun izateaz gain, arrazakeriaren aurkako ekintzailea baitzen. Vietnamgo gudaren aurkakotasunari hauspoa eman zion eta pisu astunen titulua kentzeaz gain, bost urteko espetxealdira zigortu zuten. Helegiteak tarteko, ez zituen bete.

Zinn Education Project.