Mozambikeko independentzia gerra hasi zen, 400 urteko kolonialismo portugaldarrari amaiera jartzeko. Afrikan bizi ziren giro askatzaileekin bat egin zuen FRELIMO mugimenduak eta portugaldarren aurka borroka armatua abiatu zuen. 1974ko Krabelinen Iraultzak kolonia portugaldarren independentzia ekarri zuen. Independentziak, ordea, gerra zibila ekarri zuen FRELIMO ezkertiarren eta Hego Afrikako apartheidaren gobernuak bultzatutako RELIMOren artean.
Allen Isaacman eta Barbara Isaacman, Mozambique: From Colonialism to Revolution, 1900-1982 (Westview Press).