argia.eus
INPRIMATU
Monarkia abolitu eta Charles I.a erregeari burua moztu zioten Ingalaterran

Monarkia abolitzea erabaki zuten Ingalaterran eta Charles I.a erregeari burua moztu zioten, herritarren eskubide eta askatasunak zapaltzea egotzita. Monarkikoen eta parlamentuaren boterearen aldekoen arteko Gerra Zibilean, bigarrenek irabazi zuten. Parlamentuaren aldeko armadak Oliver Cromwell zuen buru. Ingalaterran garaipena eskuratu ostean, Irlanda konkistatu zuen. 1641eko matxinadaren ostean irlan ezarri eta Konfederazio Katolikoa zapaldu zuen.

The History of Parliament. British social, political and local history