argia.eus
INPRIMATU
Minskeko ghettoa askatu zuen Armada Gorriak

Minskeko ghettoan sartu zen Armada Gorria. Ghetto hau naziek sortu zuten, Sobietar Batasuna inbaditu zutenean 1941ean, eta 100.000 judutar hartu zituen. Gehienak Holokaustoan hil zituzten.

Beste ghetto askotan bezala, judutarrak behartu zituzten alemaniarrek kontrolatutako fabriketan lan egitera eta herritarrak oso baldintza txarretan bizi ziren, elikagai eta sendagai faltarekin. Izugarrikeria handiak egin zituzten naziek leku horretan ere, eta Armada Gorria sartu zenean oso jende gutxi geratzen zen bizirik.

Hala ere, Minskeko ghettoa zerbaitengatik nabarmentzen bada, hori eskala handian antolatu zuen erresistentziagatik da. Partisano sobietarrekin elkarlanean aritu ziren, eta 10.000 juduk ihes egin eta hauekin bat egin zuten borrokarako inguruko basoetan.

Strobl, Ingrid: Partisanas: la mujer en la resistencia armada contra el fascismo y la ocupación alemana (1939-1945)