argia.eus
INPRIMATU
Mila laguneko herri harresia Donostian, zortzi gazte babesteko

Militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten zortzi gazteren egoera salatu eta hauek babesteko herri harresia egin zuten ia mila lagunek Donostian.

Inongo biolentziarik erabili gabe eutsi zioten, Ertzaintzak lau ordu behar izan zituen auziperatuengana heltzeko, banan-bana, herritarrak bertatik ateratzen zituen bitartean.

Bideo hau erabili zuten jendea mobilizatzeko:


Azpiko bideoa, ARGIAk egin zuen laburpena.