Milaka lagunek EHU euskalduntzeko eskatu zuten Gasteizen. Lakuatik zein Eusko Legebiltzarretik igaro zen martxa eta Unibertsitateak Euskalduntzeko Taldea aurkeztu zuten.
Aurretik, Leioako Arte Ederretako fakultatean hasia zuten bost irakasle euskaldun lortzeko borroka. Fakultatea zenbait hilabetez okupatu zuten, eta unibertsitate osora hedatu zen borroka.
Ikasleen protesta zabaltzen ari zen eta EHUk azkenean 85 irakasle euskaldun kontratatu zituen.
Luis Karlos Garcia, Unibertsitatea Euskalduntzeko Taldeak aurkezpen jendetsua egin du Gasteizen (Euskaldunon Egunkaria, 1994ko abenduak 15).