Milaka eta milaka lagun bildu ziren Ernesto Che Guevararen hiletan. Habanatik Santa Clara hirira gorpuak egindako bidean 900.000 bat pertsonak eman zioten azken agurra. 1967an hil zuen Boliviako armadak CIAren laguntzaz, beste sei gerrillarirekin batera, eta 30 urte geroago, Kubako zientzialariek aurkitu zituzten fosa batean bere gorpuzkinak.
Euskaldunon Egunkaria (1997ko urriak 18).