argia.eus
INPRIMATU
Mikel Zabaltzaren gorpua agertu zen Bidasoa ibaian, Guardia Zibilak torturatuta hila

Mikel Zabaltzaren gorpua agertu zen Bidasoa ibaian. 20 egun lehenago Guardia Zibilak atxilotu zuen, eta Intxaurrondoko kuartelera eraman. Itxura guztien arabera, torturatuta hil zuten. Guardia Zibilak heriotza ezkutatu, eta atxiloketaren unean ihes egin eta eskuak lotuta zituen arren ibaira jauzi egin zuela esan zuen. 33 urte zituen eta autobus gidaria zen.