argia.eus
INPRIMATU
Miguel Unamunok euskararen aurkako diskurtso sonatua egin zuen Bilboko lore jokoetan

Miguel Unamuno idazleak euskararen aurkako diskurtso sonatua egin zuen Bilboko lore jokoetan. Euskara modernitatearekin bat egiten ez zuen hizkuntza zela edota gaztelaniaren alde alboratu behar zela esan zituen. Hileta duina egin eta zientziaren eskuetan utzi behar zela ere esan zuen. Txistuka hartu zuen hainbatek eta iskanbila sortu zuen garaiko giro abertzaleetan. Oraindik ere eztabaida sortzen dute hitzok.