argia.eus
INPRIMATU
Munduko Pilota Txapelketarako hautatuak izan ziren pilotari euskaldunek Euskal Selekzioaren aldeko Manifestua sinatu zuten

Mexikon egitekoa zen Munduko Pilota Txapelketarako hautatuak izan ziren pilotari euskaldunek Euskal Selekzioaren aldeko Manifestua sinatu zuten. Bertan adierazi zuten ez zutela euskaldun gisa baizik jokatu nahi, eta era berean, salatu zuten Espainiako edo Frantziako koloreak ordezkatzera behartuak zirela, ezin zituztela eurenak sentitzen zituzten koloreak defendatu, Euskal Herriarenak alegia. Gerora, beste diziplinetako kirolariek ere sinatu dituzte antzerako manifestuak.