argia.eus
INPRIMATU
Mexikoko armadak ikasle mugimenduari eraso egin eta 20 hil zituen Chilpancingon

Mexikoko armada federalak ikasle mugimenduari eraso egin eta sarraskia eragin zuen Chilpancingon. Urte hartako urriaz geroztik Guerreroko Unibertsitatearen autonomia eskatzeko ikasle-greba hasia zuten ikasleek. Era berean, Guerreroko gobernuaren izaera autoritarioa salatzen zuten, eta herritarrak batu ziren mugimendura. 20 lagun hil zituzten soldaduek herrialdea hunkituz. Hurrengo hilabetean Guerreroko gobernua erori zen.