Merituari domina eman zioten Lasa eta Zabala torturatzen aritu zen Gómez Nieto guardia zibilari. Bi hilabete baino ez ziren igaro Joxean Lasa eta Joxi Zabala desagerrarazi –eta hamabi urtera jakingo zenez torturatu eta hil zituztenetik– eta Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratu zuen Pedro Gómez Nieto sarjentuari Guardia Zibilaren Merezimenduzko Ordena eman ziotela. Urteetara zabaldu ziren grabaketa batzuetan entzuten da nola aitortu zuen, lehen pertsonan, bi gazteak torturatu eta beren hilobiak zularazi zietela tiro egin aurretik. Ez zuten sekula zigortu, ezta epaitu ere, baizik eta mailaz igo zuten. 2015ean Hondurasen bizi zela jakin zen, eta hango hedabide eskuindar nagusian idazten zuela.
Ramon Sola, Gómez Nieto, condecorado a los dos meses de Lasa-Zabala y teniente coronel hasta su retiro (Naiz, 2021eko otsailak 26).