argia.eus
INPRIMATU
Mendebaldeko Sahara okupatuz martxa berdea abiatu zuten marokoarrek

Mendebaldeko Sahara okupatuz martxa berdea abiatu zuten 350.000 zibil eta 40.000 soldadu marokoarrek. Sahararrek martxa beltza deitzen dute. Ordura arte Espainiako Estatuaren kolonia zen sahararren herria okupatu eta aldarrikatzeko. Geroztik, Sahararren giza eskubideak ez dira errespetatzen, eta Fronte Polisarioak Sahara askatzeko borrokan jarraitzen du.