Mekara zihoan Iran Air hegazkina misilez jo eta eraitsi zuten AEBek, 290 bidaiari hilez. Irak eta Iranen arteko gerraren amaiera partean gertatu zen, petrolioaren gerra ere deitua, beste herrialdeen petrolio esportazioak oztopatzen saiatzean zetzana. AEBetako USS Vincennes gerraontzia izan zen Irango Airbus A300 hegazkinaren kontra tiro egin zuena.
Horren ondorioz, Irak eta Iran NBEn ebazpena onartu eta armistizioa sinatzera bultzatu zituen.