argia.eus
INPRIMATU
Maurizia Aldeiturriaga Zabala pandero jole eta abeslaria hil zen Zeberion

Maurizia Aldeiturriaga Zabala pandero jole eta abeslaria hil zen Zeberion. Zeberioko Egia auzoan jaioa, bederatzi urte bete berritan Basurtura joan zen neskame, tratante baten etxera, gero Ugaoko hariki fabrikan ere aritu lanean. Hamabi urterekin hasi zen jaiegun eta festetan herriko plazetan panderoa jotzen. Emakumeek ere jaietako musika emanaldietan parte hartzearen alde borrokatu zen. Plazarik plaza, abesteko modu kementsuagatik, ezagun egin zen eta euskal musika herrikoia suspertzen lagundu zuen.

Wikipedia - Maurizia Aldeiturriaga.