argia.eus
INPRIMATU
Etchandy industrial aberatsaren helikopteroa lehertu zuen Iparretarrak-ek Maulen

Maulen Charles Etchandy industrial aberatsaren helikopteroa lehergailuarekin lehertu zuen Iparretarrak talde armatuak. Zuberoako hiriburuan zuen espartin lantegian gatazkan piztuta zegoen, Etchandy aberatsak fabrika itxi eta langileak kaleratzeko asmoa baitzuen. Helikopteroa espartin lantegi ondoan zeukan eztanda egin zuenean. IK 1973an sortu zen Ipar Euskal Herriko talde armatu abertzalea eta sozialista izan zen. 2000. urtean egin zuen azken ekintza armatua.

Eneko Bidegain, Iparretarrak: Erakunde politiok armatu baten historia. (Txalaparta).