argia.eus
INPRIMATU
Matxitxako itsas-gudua izan zen armada frankistaren eta gudarien artean

Matxitxako lurmuturreko itsas-gudua izan zen armada frankistaren eta gudarien artean. Eusko Jaurlaritzarentzat arma kargamentua zekarren Galdames ontzia eskoltatzen ari ziren Gipuzkoa, Bizkaia, Nabarra eta Donostia armatutako arrantzontziei eraso egin zien frankisten Canarias gurutzontziak. Borroka gogorrena Nabarrak izan zuen, urperatu arte egin baitzuten borroka. Gudari batzuek, Ambrosio Sarasola lehen ofizialak kasu, nahiago izan zuten borrokan segi eta ontziarekin urperatu. Bizirik atzemandakoei indultua eman zieten erakutsitako ausardiagatik.