argia.eus
INPRIMATU
Martin Zabaleta hernaniarra Everesteko gailurrera iritsi zen, Pasang Temba sherparekin

Martin Zabaleta hernaniarrak Everesteko gailurra erdietsi zuen, Pasang Temba sherparekin batera. Lehen euskalduna izan zen munduko mendirik garaiena igotzen, euskaldun talde batek egindako espedizioan. Gailurrean ikurrina, Nepalgo eta nuklearren aurkako bandera eta ETAren anagrama jarri zituzten.