argia.eus
INPRIMATU
Martin Lutherrek Erreforma protestantea hasi zuen

Martin Lutherrek Erreforma protestantea hasi zuen. Eliza Katolikoaren dogma zalantzan jartzen zuten 95 Tesiak argitaratu zituen. Tesi horietan, batez ere, apaizen ohiko praktika zen induljentzien salmenta salatu zuen, bekatariari barkamena diru truke ematea, alegia. Gaur egun mundu osoan 80 milioi fededun baino gehiago dituen erlijioso protestantea da luteranismoa.