Marlon Brandok uko egin zion Oscar saria jasotzeari, AEBetako jatorrizko herriei ematen zitzaien tratuagatik. Ekitaldira apatxe ekintzaile bat igo zen, Sacheen Littlefeather izenekoa, eta berak irakurri zuen adierazpenean Hollywoodek jatorrizko herriak kriminalizatzen zituela salatu zuen. Ekitaldian zeuden aktore eta zuzendariek txistu egin zioten arren irmo irakurri zuen komunikatua. Jatorrizko herrien AIM mugimenduak egunak zeramatzan Wounded Kneeko lurrak okupatzen Oscarren ekitaldia egin zenean.
Nagore Irazustabarrenak, artikulu honetan, gertaera sakonago azaldu du: AEBetako jatorrizko herrien oscarra