argia.eus
INPRIMATU
Comète sareko kide Maritxu Anatol irundarraren taldea atxilotu zuen Gestapok

Maritxu Anatol Comète sareko kidearen taldea atxilotu zuen Gestapok. Jaiotzez irundarra –mugaren alde banatako gurasoekin–, Ipar Euskal Herrira jo zuen 36ko Gerra hastean. II. Mundu Gerran, hamabost soldadu nazi bera bizi zen etxebizitzaren parte batean bizitzen jarri zirenean, Comète sarearekin erresistentzian sartu zen.

Hasieran informazio bilketan eta mugalari gisa. 39 judu eta 113 hegazkin-piloturi lagundu zien muga igarotzen. Gaurko egunez bere taldea erori zenean –eta Alemaniara deportatu–, Gestapok galdekatu zuen baina tinko eutsi zion eta askatu egin zuten.

Mikel Rodriguez, Espías vascos (Txalaparta).