argia.eus
INPRIMATU
Alemaniako Reichstag-ari su eman zioten

Marinus van der Lubber holandarrak Alemaniako Reichstag edo parlamentuari su eman zion. Ekintza indibiduala izan arren, ordurako kantzillerra zen Hitlerrek komunisten aurka egiteko erabili zuen. Salbuespen egoera ezarri eta ezkerreko oposizioa jazarri zuen, milaka herritar atxilotu eta 4.000 espetxeratuz. Hirugarren Reicharen abiapuntua izan zen.

Josep Fontana, El siglo de la revolución. (Editorial Crítica).